BAT, munduan ondoen konektatuta dagoen ekintzailetza- eta berrikuntza-ekosistema

Ezagutu zer den BAT komunitatearen kide izatea eta startup, enpresa, inbertsiogile eta munduko playerteknologiko nagusiekin batera haztea.
B Acceleration Week

Baliabide hobeak. Aukera gehiago. Startup-a zein enpresa izan, balio erantsi handiko programa eta zerbitzu espezializatuetara iristeko aukera ematen dizu BAT-ek, zeure proiektua hurrengo mailara eraman dezazun.

Zer agente mota zara?

BATen gure komunitateko kide bakoitzarentzat beharrezko zerbitzuak eta baliabideak identifikatu eta eskaintzen ditugu, irtenbide eta negozioen garapena errazteko helburuarekin.

Gure kideak gainera zure bidaia-lagun onenak izan daitezke. 
Zerbitzuak

Zergatik aukeratu BAT?

Ekintzailetza-zentro batetik haratago, BAT komunitatea nazioarteko 140 zentro baino gehiagorekin lotuta dago, haiekin sinergiak sortzeko eta erronka berriei aurre egiteko.
Kontaktuan jarri gurekin

Sar zaitez egutegira

Aprobetxatu zure sektoreko liderrak gertuago izateko eti ikasteko eta gure komunitatea hobeto ezagutzeko aukera izango duzu ere.
Kontsultatu gure ekitaldien egutegia

Eraman zure proiektua hurrengo mailara

Bizkaiko Ekintzailetza-zentroari buruz gehiago ikasi eta baita ekintzailei buruz ere!
Kontaktatu

Sektorean lider diren enpresa eta partner-ekin lankidetzan aritu

Eragile guztien batura da BAT, eta uste dugu lankidetza dela proiektuen arrakasta bermatzeko bidea. Horregatik, komunitatea lankidetzan aritu dadin bultzatzea da zerbitzu eta programen helburua, sektore bakoitzean berrikuntza-arloan sortzen diren erronkei konponbidea emateko.

Nazioarteko 140 nodo baino gehiago zure eskura

Behar dituzun partner-engandik hurbil beti, dauden lekuan daudela.

Behar dituzun partner-engandik hurbil egoten lagunduko dizugu, dauden lekuan daudela.

BAT-i konektatuta dauden 140tik gora zentroei eta partner estrategikoei esker, era globalean konektatuta egongo zara, eta aukera izango duzu gainerako eragileekin harremanetan egoteko eta mundu osoko bazterretan gertatzen denaren berri izateko, baita onenekin lankidetzan aritzeko ere, betiere, proiektuak nahi bezala gauzatu ahal izan ditzazun.

Zure sektorean estrategiko diren eremuekin konektatuko zaitugu.

crossmenu